martes, 6 de diciembre de 2011

praktika honetan lantzen diren konpetentziak

konpetentziak;
Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia; ikasleek, irakurritako ulermena garatzeaz batera, ahozko eta idatzizko testuak ekoizteko gai izango dira eta talde lanaren bitartez ikaskideekin elkar lana gauzatuko dute.
Informazioaren trataerarako konpetentzia eta konpetentzia digitala, sareak informazioaren bilaketa gidatua, garapena eta eraldaketa bultzatzen duenez, ikasleek kopia automatikoa eta kritikarik gabekoa alde batera utziko du. Horrekin batera, informatika-programak (Word, PowerPoint...) erabiltzeko konpetentzi digitalak garatuko dituzte. Sarean zehar nabigatu ahal izateko eta ikasgelako lan prozesuan komunikazio-modu berriak (posta elektronikoa kasu) optimizatzeko ezinbestekoa izango dute ITKen erabilera.
Ikasten ikasteko konpetentzia, ikasleak bere ikaskuntza modu autonomoan garatuko du. Ikasleek aktiboki aurre egiten diete egin beharreko lanei, horretarako zenbait erabaki (lanak noiz, nola egin...) hartu beharko dituzte.
Giza eta gizarte konpetentzia, IKT teknologiak talde lanetarako erabiltzean, ikasleen arteko elkarrekintzak gauzatzen dira. Lanak elkarrekin egingo dituztenez derrigorrezkoa izango dute zenbait estrategia garatzea, ikuspuntu ezberdinak bateratzeko elkarrizketa erabiltzea, eta bukaerako produktua aberasteko iritziak bateratzea .
Konpetentzia kulturala eta artistikoa; ikasleek esperientziak eta emozioak modu sortzailean adierazten dituzte, kasu honetan artea landuz.
Autonomia eta ekimen pertsonala; ikasle bakoitza norberaren irizpideen arabera informazioa aukeratu eta aukeratutakoa gauzatzeko beharrezko ekimenak gauzatzen ditu.
Egin dudan praktika ona hiru ikasgai jasotzen duen diziplinarteko proiektua da;
Ingelera: lan praktiko honen bitartez ingelera lantzen dute. Hitz berriak edo ezezagunak irakasleak emandako web orrian aurkitu beharko dituzte, bigarren hizkuntzaren ezagutza garatuz.
Artea: Ariketa hauek, arte buruzko ezagutza berriak barneratzeko aukera emango die Ikasleei . Berriz ere, irakasleak web desberdinen orriak eskainiko dizkio ikasleari eta hauen laguntzaz informazio berria analizatu, prozesatu eta ikasiko dute.
Tegnologi berriak; ITKak informazioaren eta komunikazioaren tresnak lan praktiko honetan behar beharrezkoak izan dira. Ikasleak informazioa; bilatu, prozesatu, barneratu eta ezagutzan bihurtu dute, era berean Ttkak ikasleak motibatu eta modu aktiboan lantzeko aukera emanez. Photopeach, power point eta web orri desberdinak erabiltzeko gai izan dira.

domingo, 27 de noviembre de 2011

proposapen ona (1)

domingo, 20 de noviembre de 2011

Teknografia: Gidoia, baliabide digitalak, hausnarketa eta self-evaluation

Teknografia
The Impact of Media and Tecnoloy in Schools

lunes, 31 de octubre de 2011

Educación en Tics entre nativos e inmigrantes

Etorkina digitala a la natibo digitala zara?

Artikulua benetan interesgarria iruditu zait eta zenbait pasarteetan ere nire burua identifikatu dut. Esango nuke oraindik erabiltzaile 1.0 naizela, nahiz eta erabiltzaile 2.0 bidean egon. Hasiera batean, internet-a eposta edota bilaketa bat egiteko erabiltzen nuen baina gizartea aldatzen joan den heinean, nire beharrei aurre egiteko mundu digitalaren murgilketa ezin besteko izan dut. Tresna boteretsu honen aurrean, hezkuntza digitala jaso ez dugunok zenbait momentuetan oso galduak aurkitu gara, eta nire kasuan autodidakta lanari ekin diot. Beraz, natibo digitala baino etorkin digitala naizela argi dago eta hori dela eta ni bezalakoak “etorkin digitalak” inkurtsio digitala beharrezkoa genuke.

Azken hamarkadan aldaketak nabariak baino nabariagoak izan dira. Gizarte eredu indibidualistago batera goaz, lehenago pertsona gizarteratzeko kalea zuen, eta kalean aurkitzen zuen dena. Orain, beste lehio bat ireki zaio: Sarea edo Internet, ikusi besterik ez dago gazteen erabileran. Beste alde batetik, gaur egungo gazteen hezkuntza, gure hezkuntza metodologiaren antzik ez du hezkuntza sistema aldatu baita. Eskoletan, aldaketarik nabarmenena baliabide digitalen sarrera izan da, arkatza eta papera alde batera utzi eta ordenagailuak egin die paso. Hori dela eta arazo baten aurrean gaude, garai honetako gazteek beste era batean komunikatu, gizarteratu eta ikasten dute. Gu, irakasleak izango garenok gazteen beharrei erantzukizuna emateko gai izan beharko ginateke baina, beste belaunaldi batean hazi garenok aurrerapen digitalaren aurrean atzeratuak gelditu gara eta zailtasunak aurkitzen ditugu. Horregatik, gure ikasleei irakasteko formakuntza digitala jaso beharko dugu.

Azken batean, infraestruktura digitalak informazio iturri oso baliagarriak dira sekulako aukerak irekitzen dituena.

konpetentzia digitala

viernes, 28 de octubre de 2011

Konpetentzia digitala; informazioa tratazeko eta tegnologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.

Informazioa bilatzea, hautatzea, erregistratzea, tratatzea eta aztertzea eskatzen du gaitasun honek, eta, horren barruan, teknika eta estrategia egokiak erabiltzea informazio hori eskuratzeko, betiere, informazio-iturriari eta aztertzea eskatzen du gaitasun honek, eta erabilitako informazio-euskarriari erreparatuta (ahozkoa, inprimatua, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia).

Oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatu behar dira (testuak, zenbakiak, ikonoak, ikusizko hizkuntza, grafikoak eta soinuak), eta hizkuntza horiek deskodifikatzeko eta transferitzeko jarraibideen berri izan behar dira, eta baita mota askotariko egoera eta testuinguruetan aplikatzen jakin, hala informazio-motak, informazio- iturriak, informazioak ematen dituen aukerak eta informazioaren kokapena, nola informazioaren adierazpenerako erabiltzen diren hizkuntzak eta euskarriak ere.

Informazioa eskura izateak ez dakar, berez, jakintza. Informazioa jakintza bihurtzeko, arrazoitze-lan bat egin behar da, informazio hori antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko, eta informazioaren gaineko inferentzia eta dedukzio sinpleak nahiz konplexuak egiteko; hau da, informazioa ulertu egin behar da, eta norberak aurrez dituen jakintza-eskemetan sartu.

Komunikatu egin behar da eskuratutako informazioa eta jakintza, adierazpen- baliabideak erabiliz. Baliabide horiek, hizkuntza eta teknika espezifikoak biltzeaz gainera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien aukerak baliatu behar dituzte.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak behar bezala erabiliko baditu ikasleak lan intelektuala egiteko, teknologia horiek erabili behar ditu informazioa eta jakintza transmititzeko eta sortzeko.
Teknologia horiek informazioa eta jakintza sortzeko erabiliko ditu ikasleak, esaterako, prozesu matematiko, fisiko, sozial, ekonomiko edo artistikoen ereduak lantzeko erabiltzen baditu.
Gaitasun hori eskuratuta, hauek egiteko gai izango da ikaslea: informazio ugari eta konplexua behar bezala prozesatzeko eta kudeatzeko; errealitatean sortutako arazoak konpontzeko; erabakiak hartzeko; lankidetza-esparruetan lan egiteko, eta, komunikazio-inguruneak zabalduz, ikaskuntza-komunitate formaletan eta ez-formaletan parte hartzeko; eta ekoizpen arduratsuak eta sortzaileak egiteko.

Teknologia digitala erabiltzean, etekin osoa atera behar zaie informazioko eta komunikazioko teknologiei, eta, horretarako, sistema teknologikoen izaera eta funtzionamendua ulertu egin behar da, eta teknologia horien aldaketak pertsonengan eta lan- eta gizarte-esparruan duten eragina atzitu.

Ikasleek softwareko eta hardwareko ohiko arazoak identifikatzeko eta konpontzeko estrategiak erabili behar dituzte. Halaber, teknologia digitala erabiltzean, informazioko eta komunikazioko teknologiek ematen duten informazioa aprobetxatu eta ikuspegi kritikoz aztertu behar da, norberak lan autonomoa eginez eta beste pertsona batzuekin lan eginez, alderdi sinkronikoan nahiz diakronikoan. Horrela jokatuta, ingurune fisikoei eta sozialei buruzko ezagutza eta harremana handitu egiten da. Teknologia horiek informazioa antolatzeko eta prozesatzeko erabili behar dira, eta aurretik ezarritako helburuak betetzeko baliatu, lanaren eta helburuak betetzeko baliatu, ikasketen, lanaren eta aisialdiaren esparruan.

Finean, hau eskatzen du teknologia digitala erabiltzeak:
Eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko. Gaitasun horrek, halaber, informazio-iturri berriak eta berrikuntza teknologikoak sortu ahala ebaluatzeko eta hautatzeko aukera ematen du, egiteko edo helburu espezifikoak betetzeko ematen dituzten aukerei erreparatuta.

Laburbilduz, teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta informazio tratatzeko gaitasuna eskuratzeko, baldintza hauek bete behar ditu ikasleak: autonomiaz, eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez hautatu, tratatu eta erabili behar ditu informazioa, informazio-iturriak eta baliabide teknologikoak; eskura duen informazioa jarrera kritikoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta, beharrezkoa bada, egiaztatu egin behar du informazio hori; eta, halaber, bete egin behar ditu gizarteak informazioko eta informazio-iturrietako hori; eta, halaber, bete egin behar ditu gizarteak informazioko eta informazio-iturrietako euskarrien erabilerarako adostu dituen jokabide-arauak.

jueves, 27 de octubre de 2011

La isla de los jetas

Cómo enfrentarse a los jetas y a los mantas

Cómo enfrentarse a los jetas a los mantas artikulua irakurri ondoren, burura zenbait pentsamendu datozkit . Bizitzan zehar honelako pertsonekin topo egitea ez da batere arraroa izaten, beti egongo da norbait bere onerako beste batez aprobetxatzen dena. Artikuluak zenbait gomendio ematen dizkigu kasu hauei aurre egin ahal izateko. Hiru pertsonai desberdinen jarrerak deskribatzen ditu; bata arazoen aurrean oso azkarra ez izan arren langile sutsua da eta taldean parte handia hartzen du, bestea berriz lanak bukatu gabe entregatzen ditu eta talde lanari arreta gehiegi ez dio eskaintzen “manta” deiturikoa eta hirugarrenak ordea, taldearekiko konpromisoa ez du azaltzen, parasitoa bat besterik ez da ”jeta” deritzona.

Gehiengoak Irakasleak izateko bidean gaude eta heldutasun maila bat dugunez, ulertezina egiten zait manta edo jeta delakoen jarrera. Argi dago, jarrera arazo baten aurrean aurkitzen garela. Gazteetan jeta edo manta izan dena bere bizitzaren zehar horrela jarraituko du, beraz nola aldatu dezakegu jarrera hori?
Niretzako ez da batere erraza aurre egitea horrelako egoerari. Suposatzen da talde lanean aritzen garenean taldekide guztiak konpromiso bera hartu beharko luketela,baina kasu batzuetan ala ez da suertatzen. Egia da ere, zenbait lan gauzatzerakoan denak desberdinak garela eta lan horiek gauzatzeko erantzukizun desberdinak ditugula. Nire ustez, talde-kideen trebetasunak kontuan hartuz, lanak banatu beharko genituzke, horrela taldekide guztientzako atseginagoa izango litzateke.

Bestalde artikuluak proposatzen duenarekin ez nator bat. Taldekideen artean sortutako arazoak irakaslearen presentzia alde batera utziz konpondu beharko genituzke. Unibertsitate maila batean gaudenez ikastolan antza ibiltzeko beharrik ez dago.Pertsona hauekin lehen bailen hitz-egitea ezinbestekoa iruditzen zait, geroago lotsa dela eta beranduegi delako arazoari konponbidea ematea zailagoa izango baita.