Cómo enfrentarse a los jetas a los mantas artikulua irakurri ondoren, burura zenbait pentsamendu datozkit . Bizitzan zehar honelako pertsonekin topo egitea ez da batere arraroa izaten, beti egongo da norbait bere onerako beste batez aprobetxatzen dena. Artikuluak zenbait gomendio ematen dizkigu kasu hauei aurre egin ahal izateko. Hiru pertsonai desberdinen jarrerak deskribatzen ditu; bata arazoen aurrean oso azkarra ez izan arren langile sutsua da eta taldean parte handia hartzen du, bestea berriz lanak bukatu gabe entregatzen ditu eta talde lanari arreta gehiegi ez dio eskaintzen “manta” deiturikoa eta hirugarrenak ordea, taldearekiko konpromisoa ez du azaltzen, parasitoa bat besterik ez da ”jeta” deritzona.
Gehiengoak Irakasleak izateko bidean gaude eta heldutasun maila bat dugunez, ulertezina egiten zait manta edo jeta delakoen jarrera. Argi dago, jarrera arazo baten aurrean aurkitzen garela. Gazteetan jeta edo manta izan dena bere bizitzaren zehar horrela jarraituko du, beraz nola aldatu dezakegu jarrera hori?
Niretzako ez da batere erraza aurre egitea horrelako egoerari. Suposatzen da talde lanean aritzen garenean taldekide guztiak konpromiso bera hartu beharko luketela,baina kasu batzuetan ala ez da suertatzen. Egia da ere, zenbait lan gauzatzerakoan denak desberdinak garela eta lan horiek gauzatzeko erantzukizun desberdinak ditugula. Nire ustez, talde-kideen trebetasunak kontuan hartuz, lanak banatu beharko genituzke, horrela taldekide guztientzako atseginagoa izango litzateke.
Bestalde artikuluak proposatzen duenarekin ez nator bat. Taldekideen artean sortutako arazoak irakaslearen presentzia alde batera utziz konpondu beharko genituzke. Unibertsitate maila batean gaudenez ikastolan antza ibiltzeko beharrik ez dago.Pertsona hauekin lehen bailen hitz-egitea ezinbestekoa iruditzen zait, geroago lotsa dela eta beranduegi delako arazoari konponbidea ematea zailagoa izango baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario