lunes, 31 de octubre de 2011

Etorkina digitala a la natibo digitala zara?

Artikulua benetan interesgarria iruditu zait eta zenbait pasarteetan ere nire burua identifikatu dut. Esango nuke oraindik erabiltzaile 1.0 naizela, nahiz eta erabiltzaile 2.0 bidean egon. Hasiera batean, internet-a eposta edota bilaketa bat egiteko erabiltzen nuen baina gizartea aldatzen joan den heinean, nire beharrei aurre egiteko mundu digitalaren murgilketa ezin besteko izan dut. Tresna boteretsu honen aurrean, hezkuntza digitala jaso ez dugunok zenbait momentuetan oso galduak aurkitu gara, eta nire kasuan autodidakta lanari ekin diot. Beraz, natibo digitala baino etorkin digitala naizela argi dago eta hori dela eta ni bezalakoak “etorkin digitalak” inkurtsio digitala beharrezkoa genuke.

Azken hamarkadan aldaketak nabariak baino nabariagoak izan dira. Gizarte eredu indibidualistago batera goaz, lehenago pertsona gizarteratzeko kalea zuen, eta kalean aurkitzen zuen dena. Orain, beste lehio bat ireki zaio: Sarea edo Internet, ikusi besterik ez dago gazteen erabileran. Beste alde batetik, gaur egungo gazteen hezkuntza, gure hezkuntza metodologiaren antzik ez du hezkuntza sistema aldatu baita. Eskoletan, aldaketarik nabarmenena baliabide digitalen sarrera izan da, arkatza eta papera alde batera utzi eta ordenagailuak egin die paso. Hori dela eta arazo baten aurrean gaude, garai honetako gazteek beste era batean komunikatu, gizarteratu eta ikasten dute. Gu, irakasleak izango garenok gazteen beharrei erantzukizuna emateko gai izan beharko ginateke baina, beste belaunaldi batean hazi garenok aurrerapen digitalaren aurrean atzeratuak gelditu gara eta zailtasunak aurkitzen ditugu. Horregatik, gure ikasleei irakasteko formakuntza digitala jaso beharko dugu.

Azken batean, infraestruktura digitalak informazio iturri oso baliagarriak dira sekulako aukerak irekitzen dituena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario