Informazioa bilatzea, hautatzea, erregistratzea, tratatzea eta aztertzea eskatzen du gaitasun honek, eta, horren barruan, teknika eta estrategia egokiak erabiltzea informazio hori eskuratzeko, betiere, informazio-iturriari eta aztertzea eskatzen du gaitasun honek, eta erabilitako informazio-euskarriari erreparatuta (ahozkoa, inprimatua, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia).
Oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatu behar dira (testuak, zenbakiak, ikonoak, ikusizko hizkuntza, grafikoak eta soinuak), eta hizkuntza horiek deskodifikatzeko eta transferitzeko jarraibideen berri izan behar dira, eta baita mota askotariko egoera eta testuinguruetan aplikatzen jakin, hala informazio-motak, informazio- iturriak, informazioak ematen dituen aukerak eta informazioaren kokapena, nola informazioaren adierazpenerako erabiltzen diren hizkuntzak eta euskarriak ere.
Informazioa eskura izateak ez dakar, berez, jakintza. Informazioa jakintza bihurtzeko, arrazoitze-lan bat egin behar da, informazio hori antolatu, lotu, aztertu eta laburtzeko, eta informazioaren gaineko inferentzia eta dedukzio sinpleak nahiz konplexuak egiteko; hau da, informazioa ulertu egin behar da, eta norberak aurrez dituen jakintza-eskemetan sartu.
Komunikatu egin behar da eskuratutako informazioa eta jakintza, adierazpen- baliabideak erabiliz. Baliabide horiek, hizkuntza eta teknika espezifikoak biltzeaz gainera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien aukerak baliatu behar dituzte.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak behar bezala erabiliko baditu ikasleak lan intelektuala egiteko, teknologia horiek erabili behar ditu informazioa eta jakintza transmititzeko eta sortzeko.
Teknologia horiek informazioa eta jakintza sortzeko erabiliko ditu ikasleak, esaterako, prozesu matematiko, fisiko, sozial, ekonomiko edo artistikoen ereduak lantzeko erabiltzen baditu.
Gaitasun hori eskuratuta, hauek egiteko gai izango da ikaslea: informazio ugari eta konplexua behar bezala prozesatzeko eta kudeatzeko; errealitatean sortutako arazoak konpontzeko; erabakiak hartzeko; lankidetza-esparruetan lan egiteko, eta, komunikazio-inguruneak zabalduz, ikaskuntza-komunitate formaletan eta ez-formaletan parte hartzeko; eta ekoizpen arduratsuak eta sortzaileak egiteko.
Teknologia digitala erabiltzean, etekin osoa atera behar zaie informazioko eta komunikazioko teknologiei, eta, horretarako, sistema teknologikoen izaera eta funtzionamendua ulertu egin behar da, eta teknologia horien aldaketak pertsonengan eta lan- eta gizarte-esparruan duten eragina atzitu.
Ikasleek softwareko eta hardwareko ohiko arazoak identifikatzeko eta konpontzeko estrategiak erabili behar dituzte. Halaber, teknologia digitala erabiltzean, informazioko eta komunikazioko teknologiek ematen duten informazioa aprobetxatu eta ikuspegi kritikoz aztertu behar da, norberak lan autonomoa eginez eta beste pertsona batzuekin lan eginez, alderdi sinkronikoan nahiz diakronikoan. Horrela jokatuta, ingurune fisikoei eta sozialei buruzko ezagutza eta harremana handitu egiten da. Teknologia horiek informazioa antolatzeko eta prozesatzeko erabili behar dira, eta aurretik ezarritako helburuak betetzeko baliatu, lanaren eta helburuak betetzeko baliatu, ikasketen, lanaren eta aisialdiaren esparruan.
Finean, hau eskatzen du teknologia digitala erabiltzeak:
Eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko. Gaitasun horrek, halaber, informazio-iturri berriak eta berrikuntza teknologikoak sortu ahala ebaluatzeko eta hautatzeko aukera ematen du, egiteko edo helburu espezifikoak betetzeko ematen dituzten aukerei erreparatuta.
Laburbilduz, teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta informazio tratatzeko gaitasuna eskuratzeko, baldintza hauek bete behar ditu ikasleak: autonomiaz, eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez hautatu, tratatu eta erabili behar ditu informazioa, informazio-iturriak eta baliabide teknologikoak; eskura duen informazioa jarrera kritikoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta, beharrezkoa bada, egiaztatu egin behar du informazio hori; eta, halaber, bete egin behar ditu gizarteak informazioko eta informazio-iturrietako hori; eta, halaber, bete egin behar ditu gizarteak informazioko eta informazio-iturrietako euskarrien erabilerarako adostu dituen jokabide-arauak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario